Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pinturicchio, Bernardino di Betto

Italiar pintorea (Perugia, Romagna, 1454 - Siena, 1513). Peruginorekin batean egin zuen lan Sixtina kaperan 1481-1483 urteetan. Belvedereko jauregiko atal bat dekoratzeko eskaria egin zion Inozentzio VIII.ak eta Alexandro VI.ak Vatikanoko Borgia etxeetako sei aretoak dekoratzeko (1493-1494). Sant Angeloko gazteluan egin zuen lan eta Erromako Santa Maria in Aracoeli elizan ere pintura garrantzitsuak margotu zituen (San Bernardinoren heriotza). Piccolomini kardinalak Sienako katedraleko liburutegia dekoratzeko eskatu zion 1502an. Lan nagusiak: Ama Birjinaren koroatzea, Erregeen gurtza, Ama Birjinaren deikundea, Santa Katalinaren borroka eta Eneas Piccolomini poeten koroa jasotzen Frederiko III.aren eskutik.