Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pigmalion

(Gr. Pygmalion). Mit. Greziako mitologian, Zipreko erregea, berak zizelaturiko Afroditaren irudi batez maitemindu zena. Ovidio erromatar poetaren Metamorfosiak liburuan esaten denez, irudiari bizitza eman ziezaion eskatu zion Afroditari, eta hark bete egin zuen haren otoitza. Pigmalion bere obrarekin ezkondu zen.