Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pigalle, Jean-Baptiste

Frantses eskultorea (Paris, 1714 - Paris, 1785). 18 urte zituenean hasi zen eskulturako ikasketak egiten Robert Le Lorrain eta Jean-Baptiste Lemoyne maisuekin. 1735. urtean Erromara jo zuen ikasketak sakontzera eta garai hartan moldatu zuen bere lehen lana Merkurioa. Parisa itzuli zenean, 1750-1758 bitartean Madame Pompadour-ek babestu zuen; Pigallek L’Amour et l’Amitié eta beste zenbait obra eskaini zizkion. Oso ezagun egin zen rococo estiloko beste hainbat obra txikirekin. Edme Bouchardon eskultorearen obra amaitu zuen Errege plazan eta Luis XV.aren omenezko eskultura zizelatu zuen Reims hirian. Saxoniako mariskalaren eta Harcout dukearen hilobiak egin zituen. Harenak dira, halaber, Diderot (1777) eta Voltaire biluzik (1776) erretratuak; Voltaire zahartuaren irudi errealistak haserre biziak sortu zituen jendaurrean erakutsi zenean.