Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Piazzi, Giuseppe

Italiar astronomoa (Ponte in Valtellina, 1746 - Napoli, 1826). Maltan eta Palermon irakaslea izan zen eta atzerrian ibili ondoren (Londres eta Parisko astronomo ospetsuenak ezagutu zituen), Palermoko behatokia sortu zuen (1791). 7.646 izarren leku zehatzak azaldu zituen eta Ceres argizagia aurkitu zuen 1801. urtean. Napolira dei egin zioten Capodimonteko behatokia eraiki zezan. Bi Sizilietako erreinuko behatokietako zuzendari izendatu zuten ondoren.