Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Piazzetta, Giambattista

Italiar pintorea, dekoratzailea eta eskultorea (Venezia, 1683 - Venezia, 1754). Aitarekin eskultura ikasi ondoren, Bolonian egin zituen pinturako ikasketak Crespi-ren estudioan. Barroko-rococo moldeko lanak egin zituen. XVIII. mendeko Veneziako pintorerik ospetsuena izan zen. Erlijiozko obrak eta erretratuak landu zituen bereziki. Lan nagusiak: Rebeka eta Eliezer, Maitemindurik hondartzan, Igarlea eta Ama Birjinaren Jasokundea.