Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Picard, Jean

Frantses astronomoa (La Flèche, 1620 - Paris, 1682). Rillé-ko abatetxeko priorea zen (Anjou) eta Frantziako Zientzia Akademiako aitzindarietako bat izan zen. Hari mugikorrek mikrometroa asmatu zuen Adrien Auzout frantses astronomoarekin batera. Sourdon (Amiens-eko hiriaren hegoaldean) eta Malvoisine (Parisko hiriaren hegoaldean) hirien arteko meridiano-arkuaren neurria zehaztu zuen (1669-1670). Neurri honek bidea eman zuen ustez esferikoa zen lurraren erradioaren neurria zehazteko eta, aldi berean, baieztatu egiten zituen Newton-ek lurraren erakarmenari buruz azaldutako teoriak. Hotsaren lastertasuna zehazteko ikerketak egin zituen 1677. urtean.