Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Philombe, René

(Jaiotza izenez Philippe-Louis Ombede). Kamerungo eleberrigilea, poeta, saiakeragilea eta kazetaria (Ngaoundéré, 1930 - Yaoundé, 2001). 1950. urtetik aurrera hasi zen idazten, eta eragin handia izan zuen Kamerungo literaturgintzan. Kamerungo Poeta eta Idazleen Elkarte Nazionalaren sortzaileetako bat eta haren lehendakaria izan. Obra nagusiak: Lettres de ma cambuse (1964, Nire etxolako ipuinak), Sola, ma chérie (1966, Sola, nire laztana) eta Choc anti-choc (1978).