Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Philippe, Charles-Louis

Frantses idazlea (Cérilly, 1874 - Paris, 1909). Bere lanetan gizarte klaseen arteko tirabirak eta miseria islatu zituen, bizi izan zuen haurtzaro latzaren oroitzapenekin batera. Literatura herritarraren sortzaile eta maisua. Lan nagusiak: La mère et l’enfant, Bubu de mont-parnasse, Le père Perdrix.