Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pettinato, Giovanni

Italiar asiriologoa (Troina, Enna, 1934). Asiriologiako lizentzia atera zuen Heidelbergeko Unibertsitatean (Alemania). Harrezkero sumerologiako, asiriologiako eta Ekialdeko antzinako historiako irakasle izan da Alemaniako eta Italiako zenbait unibertsitatetan, eta Erromako Università La Sapienzako katedraduna da. Pettinato izan zen Italiak Sirian duen zeregin arkeologikoko lehenengo epigrafista, eta berak aurkitu zuen 1969an Ibbit-Lim estatuako idatziaren esanahia, zeinari esker ezagutu baitzen Tell Mardikh antzinako Ebla zela. Garrantzizko lanak egin ditu, orobat, Iraken eta Yemenen, eta beste zenbait karguren artean sumeriar eta asiriar hiztegietako batzordearen zuzendaritzako kidea eta Oriens Antiquus aldizkariaren zuzendaria izan da. Bere argitalpen zientifikoak oso ugariak dira, baina bereziki nabarmentzekoak ditu Ebla. Un impero inciso nell'argilla (1979, Ebla. Buztinean marrazturiko inperioa), Semiramide (1985), Ebla. Nuovi orizonti della storia (1986, Ebla. Historiaren helmuga berriak), Babilonia. Centro dell'Universo (1988, Babilonia, Unibertsoaren zentroa), I Sumeri (1992, Sumeriarrak) eta La saga di Gilgamesh (1992, Gilgamesen saga).