Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pettijohn, Francis J

Estatubatuar geokimiko eta petrologoa (Waterford, 1904 - Glen Arm, 1999). Baltimoreko Johns Hopkins Unibertsitatean eskuratu zuen lizentzia (Maryland estatuan), eta harrezkero interes handiko lanak egin ditu harri sedimentarioei buruz. Pettijohn sedimentologiaren alorrean egindako lanengatik da beraz ezaguna, eta bere ikerketek berebiziko eragina izan dute petrologiaren eta sedimentologiaren bilakaeran. 1948. urtean garrantzi handiko hiru artikulu eman zituen argitara Journal of Geology aldizkarian, Robert R. Shrock eta Paul D. Krynine zientzialariekin batera. Lan horietan harri sedimentarioen sailkapen eta izendegi bat proposatu zuten, eta haietan oinarriturik osatu da, hain zuzen ere, hareharrien sailkapen modernoa, harrion osaera kimikoa oinarri duena. Pettijohnen argitalpen ezagunenak Sedimentologia, Harri sedimentarioak eta Harea eta hareharria dira.