Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Petrus Lombardus

Lonbardiako teologoa (Novara, Lonbardia, 1100 - Paris, 1160). Reimsen eta Parisen ikasketak egin ondoren, Teologia irakaslea izan zen Parisko Notre-Dame ikastetxean. Bere garaiko teologorik ospetsuenetako bat izan zen. 1159an Parisko apezpiku izendatu zuten. Lau liburu argitaratu zituen Sententiarum libri IV izenburupean; oso testu-liburu garrantzitsuak izan ziren teologiaren irakaskuntzan.