Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Perugino, Il

(Jaiotza izenez Pietro di Cristoforo Vannucci). Italiar margolaria (Città della Pieve, Perugia, 1448 - Fontignano, Perugia, 1523). Umbriako eskolako margolaria izan zen, A. Verrochio-ren ikasle eta Rafaelen irakasle. Verrocchioren, Botticelliren eta Piero della Francescaren eragina nabaria da haren lanetan. XV. mendeko italiar Errenazimentuko edo Cinquecentoko aitzindarietako bat izan zen. 1840-1842 bitarteko urteetan Erromako Sixtina kaperako freskoak margotzen parte hartu zuen. Bere lanik ezagunenetakoa San Pedrori giltzak ematen, Sixtina kaperako freskoa, da.