Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Perrault, Charles

Frantses idazlea (Paris, 1628 - Paris, 1703). Colbert-en laguntzailea eta Académie Française-ko kide izan zen (1671). Le siècle de Louis le Grande (1687, Luis Handiaren mendea) izeneko poema argitaratu zuen. Eztabaida handia sortu zuen poema honek, idazle modernoei lehentasuna ematen baitzien antzinakoen gainetik. Bere tesiari eusteko, Parellèles des anciens et des modernes (1688-1698, Antzinakoen eta modernoen arteko antzak) obra argitaratu zuen hurrena Perrault-ek. Poesiaz gainera ipuinak ere landu zituen, eta oso ospetsu egin zen Contes de ma mère l´Oye (1697, Nire ama Antzararen ipuinak) haurrentzako ipuin bildumari esker.