Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

peroxido

iz. Kim. Bere molekulan O–O taldea duen edozein gai kimiko. Gai organikoak nahiz inorganikoak dira. Azken hauen artean hidrogeno peroxidoa (H2O2) da ezagunena. Oso erraz askatzen dute oxigenoa beren molekulatik, eta horregatik, oxidatzaile indartsuak dira. Erregairen bat ukituz gero sua sor dezakete berorik bada batez ere. Peroxidoak oxidazioen eragile gisa, gorputzak zuritzeko eta polimerizazioak abiatzeko erabiltzen dira.