Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Periandro

(Gr. Periandros). Korintoko tiranoa, K.a. 627-585 urteetan. Merkataritza, industria eta artea bultzatu zituen, esklaboen merkataritza debekatu zuen eta Korzira eta Epidauro konkistatu zituen. Kolonia berriak sortu zituen (Apolonia, Potidea). Greziako Zazpi Jakitunetako bat izan zen.