Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Peri, Jacopo

(«Il Zazzerino» deitua). Italiar musikagilea (Erroma, 1561 - Florentzia, 1633). Kantaria zen ogibidez. Medicien gorteko musikari izan zen, «musika zuzendari nagusia» eta, 1618. urtean, «kamarlengo nagusia». Bardi eta Cosiren kameratetako kide izan zen; kamerata haiek antzinako musika drama berpiztea zuten helburua, errezitazio edo antzezpen estiloa erabiliaz. Perik garrantzi handia izan zuen geroago opera sortuko zen estilo dramatiko berriaren sorreran. Irizpide honekin eta Corsiren laguntzarekin batera, Dafne (1594) idatzi zuen, ziurrenez lehen opera izan zena, Rinucciniren libreto batean oinarrituta. Baina askoz arrakasta handiagoa lortu zuen Euridice (1600) operarekin, Rinuccini beraren libretoarekin. 1609. urtean pieza lirikoez osatutako liburu bat argitaratu zuen; haietan ahots bakarrerako madrigalak tartekatu zituen. Balletak, intermezzoak eta eliza musika ere idatzi zuen.