Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pelton, Lester Allen

Estatu Batuetako ingeniaria (Vermilion, 1829 - Oakland, 1908). 1848. urtean Kalifornian ibili zen urre bilaketan, eta bilatzaileen lana errazteko tresnak egin zituen. Haren izena duen ur turbina asmatu zuen, garaiera handia duten ur-jauzietan energia zinetikoa energia mekaniko bihurtzeko erabiltzen dena.