Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Peltier, Jean

Frantses fisikaria (Ham, 1785 - Paris, 1845). Ogibidez erlojugilea zen. Hainbat ikerketa egin zituen elektrizitateari, lurrun korronteen elektrifikazioari eta hozte termoelektrikoari buruz. Ikerketa horiei esker, haren izena duen efektua aurkitu zuen 1841. urtean, korronte elektrikoak bi eroaleen arteko ukipenezko gainazala igarotzen duenean askatzen edo xurgatzen den beroan datzan gertakaria.