Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

pelobatido

izond. Zool. Anuroen ordenako izen bereko familiako apo motez esaten da. 59 mota biltzen dira pelobatidoen familian. 4-15 cm luze izan daitezke. Apoaren eta igelaren antzekoak dira. Burualdeko 8 ornoak aurrealdean irtenunea eta atzealdean sakona dutenak dituzte. Sakro hezurra eta koksisa elkarri erantsiak dituzte. Gizonaren aurrean erasorako itxurak egiten dituzten bakarrak dira, ahoa zabaldu eta karrasika hasten baitira. Europan, Afrikako iparraldean, Asiako mendebalean eta Ipar Ameriketan bizi dira.