Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

pelikano

iz. Hegazti igeri-oinduna, uretakoa, behe barailan umeak elikatzeko janaria gordetzen duen poltsa gisako bat duena (Pelecanus onocrotalus). Hegan egin dezaketeen hegaztietan handienetakoak dira. Motaren arabera 1,20, 1,40 edo 1,80 m luzeak izan daitezke, eta 14 kg har dezakete. Moko luzea eta zabala dute, behe-barailan umeak elikatzeko janaria gordetzen duen poltsa gisako bat duena. Lepoa eta hegoak ere luzeak dituzte; hankak berriz motzak eta igerirako egokituak. Isatsa ere motza dute. Hegalari onak dira, baina bizitzaren parterik handiena ibaietan, aintziretan edo itsasertzetan ematen dute. Oso hegazti taldezaleak dira bestalde. Arraina jaten dute batez ere, baina oskoldunak ere bai tarteka. Arrantza egin behar dutenean 15-20 pelikano elkartu eta arrain sardoa inguratzen dute harrapatzen hasi baino lehen.  v Pelikano arrunta (Pelecanus onocrotalus). Kolorez zuria dena, baina hego puntak beltzak, mokoa horia eta hankak arrosak dituena. 1,40-1,70 m luze izaten da. Europako hego-ekialdean, Asiako ekialdean eta Afrikan bizi da.  v Pelikano grisa (Pelecanus rufescens). Kolorez grisa dena, eta mokoa eta paparreko poltsa horiak dituena. Pelikano zuria baino txikiagoa da, 1,20-1,40 m luze. Saharatik hegoalderako aintzira, ibai eta bokaleetan bizi da.  v Pelikano arrea (Pelecanus occidentalis). Antilla uharteetan, Erdialdeko Amerikan eta Hego Ameriketan bizi dena, kolorez arrea, baina burugaina zuria eta lepoa beltza dituena. 1,05-1,35 m luze izaten da.