Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pelias

Mit. Tesaliako Iolkosko erregea, Poseidonen eta Tiroren semea, Neleusen bikia. Tirok Pelias eta Neleus abandonatu zituen jaio zirenean, baina zaldi zaindari batek aurkitu eta hazi zituen. Peliasek, heldu zenean, Eson anaiari erregetza kendu eta haren seme Jasoni urrezko ardi-larrua aurkitzeko agindu zien eta Neleus erbestera bidali zuen. Jason bere espediziotik itzuli zenean haren emazte Medeak Peliasen mendekua hartu zuen Jasoni erregetza kendu izanagatik.