Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

pegasiforme

iz. Zool. Aktinopterijioen klaseko izen bereko ordenako arrainez esaten da. Gorputza estua eta hezurrezko xaflez estalia dute. Bular-hegalak zapalera hedatuak dituzte, eta igeri-puxikarik ez dute. Familia bakarra du bere baitan, pegasidoena. Pegasiformerik ezagunenak Pegasus volitans eta Pegasus papilio, Indiako Ozeanokoak dira.