Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pegaso

(Gr. Pegasos). Mit. Greziar mitologian, zaldi hegoduna, Pertseok Medusari burua moztu zionean haren odol jariotik sortu zena. Beste greziar heroi batek, Belerofontek, Kimera munstroaren kontra borroka egiteko erabili zuen Pegaso. Geroago, zerura joan zen eta Zeusen zerbitzura jarri zen. Olerkarien etorriaren sinbolotzat hartzen da.  v  Astr. Ipar hemisferioko konstelazioa. Markab, Scheat, Algenib eta Sirrah izar distiratsuak ditu, Pegasoren Laukia irudia osatzen dutenak.