Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Paul, Wolfgang

Alemaniar fisikaria (Lorenzkirch, 1913 -  Bonn, 1993). Municheko Unibertsitatean eta Berlingo Teknologia Institutuan egin zituen ikasketak. 1952an Bonneko Unibertsitatean eskolak ematen hasi zen, eta ospe handiko ikertzaile bihurtu zen. Matematika fisikaren alorretan aplikatzeko bideak aztertu zituen batez ere. 1989an, Hans Goerg Dehmelt eta Norman Foster Ramseyrekin batera, Fisikako Nobel saria jaso zuen, materiaren oinarrizko partikulak aztertzeko eta lantzeko teknikak sortzen egindako lanagatik. Teknika horiei esker aurrerapen handiak egin dira maiztasun erradioaktiboen ezagutzan.