Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Paul Boncour, Joseph

Frantses politikaria (Saint-Aignan, Loir-et-Cher, 1873 - Paris, 1972). Lan ministroa izan zen (1911) eta Errepublikaren Batasun Sozialista sortu zuen (1931). Senadore (1931-1940) eta Ministroen Kontseiluko lehendakari (1932ko abendua - 1933ko urtarrila) izan zen. Kanpo Arazoetako ministroa izan zen (1933 eta 1938 urteetan), Gerrakoa (1934) eta Estatuko ministroa Genevan (1936). 1940an aginpidea ukatu zion Pétain mariskalari. Errepublikako kontseilari izan zen (1946-1948), San Franciscoko batzarrean parte hartu zuen eta Nazio Batuen gutuna sinatu zuen (1946).