Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Patton, George Smith

Estatu Batuetako jenerala (San Gabriel, Kalifornia, 1885 - Heidelberg, 1945). Tankeetan espezialista izan zen Lehen Mundu Gerraren garaian. Bigarren Mundu Gerran, 1942ko azaroan, Marokon lehorreratu zen, tanke oste bateko buru, eta Tunisia eta Siziliako kanpainetan parte hartu zuen. III. armadako buruzagi izan zen Normandiako guduan (1944) eta Metz-eraino iritsi zen. 1945eko maiatzean Rhin ibaia gurutzatu zuen eta Leipzig-en eta Bohemian sartu zen.