Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

patelido

izond. Zool. Diotokordioen ordenako izen bereko familiako gasteropodoez esaten da. 7 cm zabaleko maskorra izan dezakete. Kono baten itxuran luzatzen den maskorra dute, sabelaldean arrautza formako ireki unea duena. Maskorraren gaineko aldean ez dute, kideko beste gasteropodoek bezala, ireki unerik; ildo txikietan, erradio modura eratua dute maskorraren alde hori. Barruko aldea, berriz, leuna eta nakarrez estalia dute. Patelidoek ez dute buruan zakatzik, baina oinaldearen inguruan bai. Ugaltzeko eraz hermafroditak dira. Patelido gazteak arrak izaten dira, eta helduak berriz emeak. Itsaso guztietan bizi dira; itsasertzetako harkaitzei itsatsita. Patella izeneko generoa da patelidoetan ezagunena.