Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

patata-zomorro

iz. Zool. Koleopteroen ordenako krisomelidoen familiako intsektua, 10-12 mm luzea (Leptinotarsa decemlineata). Burua beltz gorrixka, bularraldea laranja kolorekoa eta orban beltzekikoa eta hegoak gogorrak eta kolorez horiak eta zerrenda beltzekikoak ditu. Berez Ipar Ameriketakoa da. 1922an sartu zen Europan eta oso laster ugaldu zen. Patataren hostoa, lorea nahiz zurtoina janez elikatzen dira intsektua eta bere harrak, eta kalte handiak egiten dituzte pata sailetan.