Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Patel, Vallabhbhai Jhaverbhai

Indiar estatugizona (Nadiad, Gujarat, 1875 - Bombay, 1950). Gandhiren laguntzailea Ahmadabad-en (1950), eta indiarren Kongresu Nazionaleko lehendakaria (1931n) izan zen, eta 1938-1939 urteko erreformak bultzatu zituen. Britainiarrek kartzelan sartu zuten behin baino gehiagotan (1940-1945 bitartean). Indiak independentzia lortu ondoren, Lehen Ministroa eta Kanpo Arazoetako ministroa izan zen 1947-1950 bitartean.