Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Parmentier, Antoine Augustin

Frantses jakituna (Montdidier, 1737 - Paris, 1813). Patataren kimikari buruzko lan bat argitaratu zuen (1773). Barazki mota berriak sartu zituen Frantzian eta patata zabaldu zuen. Janariak eta edariak mantentzeko ikerketa batzuk egin zituen. Napoleonen armadako lehen botikaria izan zen 1800. urtean, eta Osasun ikuskatzaile nagusia 1805-1813 urteetan. Baztangaren aurkako txertoa sartu zuen gudarostean.