Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Parisko kondea

(Jaiotza izenez, Louis Philippe Albert D´Orléans). (Paris, 1838 - Stowe House, Ingalaterra, 1894). 1842-1894 urteetan Orleans-ko dinastiaren ondorengoa izan zen, eta 1883-1894 urteetan Frantziako etxeko burua. Eisenach-en hezi zen eta geroago Britainia Handian bizi izan zen. 1861-1862 urteetan federalekin borroka egin zuen Estatu Batuetako Banakuntza gerran, Frantziaren eta Prusiaren arteko gerran, eta 1871. urtean, Aljeriako gerran. Britainia Handira erbesteratu zen Hirugarren Errepublikak erregetza eskuratu nahi zuten familiako kideei gudarostean edo armadan egotea debekatu zienean.