Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

paritate

iz. Fis. Sistema fisiko batean, oinarrizko partikulaz osaturiko sistema bat adierazten duen uhin-funtzio baten ispilu-simetria. Paritate eraldaketak sistema jakin bat ispilu baten aurrean jarriko balitz bezala bihurtzen du. Matematikoki, espazioan sistemak adierazteko erabiltzen den koordenatuetan, ardatzak irauli egiten dira jatorri puntuari buruz; hala, x, y eta z koordenatuen ordez -x, -y, eta -z eratzen dira. Sistema jakin bati paritate aldaketa egin ondoren gertatzen den sistema hasierakoaren berdina bada, sistemak paritate bikoitia duela esaten da. Lortzen den formulazioa berriz lehengoaren negatiboa bada paritate bakoitia duela esaten da.