Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Paris, Gaston

Frantziar jakituna (Avenay, Marne, 1839 - Cannes, 1903). Erdi Aroko Frantziako literatura irakaslea zan zen Collège de France eskolan, eta ikastetxe horretako administratzaile 1895. urteaz geroztik. Revue critique (1866) eta Romania (1872) filologia frantsesari buruzko aldizkarien sortzaileetariko bat izan zen. Erdi Aroko Frantziako literaturari buruzkoak dira Paris-en obra nagusiak: Histoire poétique de Charlemagne (1865, Karlomagnoren historia poetikoa), La Poésie au Moyen Age (1885, Erdi Aroko poesia), Les Légendes du Moyen Age (1903, Erdi Aroko elezaharrak).