Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pankhurst, Emmeline

(Jaiotza izenez Emmeline Goulden). Britainiar sufragista (Manchester, 1858 - Londres, 1928). Liberalen Alderdiko eta Alderdi Laborista independenteko kide izan zen. Women´s Social and Political Union (Emakumeen Batasun Soziala eta Politikoa) sortu zuen 1903. urtean Christabel eta Sylvia bere alabekin batera. Behin baino gehiagotan atxilotu zuten eta kartzelan sartu 1913ko atentatu feministak zirela eta. 1925. urtean kontserbadoreen hautagai izan zen. Autobiografia bat argitaratu zuen: My Own Story (1914, Neure historia).