Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Panin, Nikita Ivanovitx

Errusiar politikaria (Danzig, 1718 - San Petersburgo, 1783). 1747. urtean Errusiako ministroa izan zen Kopenhagen, eta 1748-1759 urteetan, Stockholmen. Katalina II.ak kontseilari eta ministro nagusi izendatu zuen. Panin liberala zen eta Konstituzio bat egituratzen eta jopuen bizimodua hobetzen ahalegindu zen, baina noblezia kontra jarri eta ez zuen lortu. 1762-1781 urteetan errusiar diplomaziaren buru izan zen, eta iparreko estatu ahaltsuenak biltzen saiatu zen (Errusia, Suedia, Polonia, Prusia, baita Britainia Handia ere), habsburgotarren eta borboitarren eraginaren aurka borroka egiteko. Huts egin zuen bere ahaleginean, eta 1772. urtean Poloniaren lehen banaketa onartu behar izan zuen. 1781. urtean kargutik kendu zuten iparreko herrialdeen neutraltasuna aldarrikatzen saiatu zelako.