Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Panizzi, Antonio Genesio Maria

Italiar idazlea (Brescello, Modena, 1797 - Londres, 1879). Carbonari isilpeko taldeko kide zen, eta hori zela eta Ingalaterrara erbesteratu behar izan zuen. Brougham jaunak bere babespean hartu zuen eta italiar literaturako katedra bat eskaini zion Londresko unibertsitatean (1828). Liburuzain izendatu zuten hiru urte geroago eta British Museum-go zaindari handik gutxira. Panizzik ezarri zituen museoko katalogoaren oinarri diren 91 arauak. Italiako batasuna eman ondoren uko egin zion Italiara itzultzeko Garibaldik egin zion eskaerari.