Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Panfilov, Gleb

Zinemagile sobietarra (Magnitogorsk, 1934). Errusiako Telebistan aritu zen San Petersburgo-ko Studio Lenfilm-ean sartu aurretik. Bere lehen film luzea V Ogne Broda Net (1967, Sutan ibirik ez) nahikoa izan zuen “uhin berri” bezala ezagutu zen mugimenduko izenik aipatuenetakoa izateko. Nacalo (1970, Hasiera) eta Prosu slova (1957, Hitza Eskatzen dut) filmen ostean Gaia egin zuen 1979an, 1986 arte zabaldu ez zena. Hurrengo urtean Berlingo Zinemaldiak Urrezko Hartza eman zion film horrengatik. Literatura lanak zinemara eramaten saiatu da geroztik.