Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

pangolin

iz. Zool. Folidotoen ordenako eta manidoen familiako zenbait ugaztunen izena. Ezkata handiz estalia dute gorputza. Muturra eta isatsa luzeak izaten dituzte. Isats eta guzti 75-150 cm luze har dezakete. Trikua bezala kuzkurtu ohi dira beren burua erasoetatik babesteko. Afrikako eta Asiako tropiko aldeko lurraldeetan bizi dira.  v Pangolin isats-luzea (Manis longicaudata edo Manis tetradactylus). 90 cm inguru luze (2/3 isatsarenak) dena eta gorputz biribila duena. Orburu hostoen antzeko ezkata zabal gogorrez estalia du gorputza. Buru gaineko ezkatak askoz txikiagoak ditu gainerakoak baino. Erpe luze sendoak ditu. Kolorez arre gorrixka da. Afrikako mendebalean bizi da. Mihi luze likatsua du, eta harekin harrapatzen dituen inurriak eta termitak jaten ditu.  v Indiako pangolina (Manis crassicaudata edo Manis pentadactyla). Indian eta Sri Lankan bizi dena. Itxuraz pangolin isats-luzearen antzekoa da, baina gorputzez hura baino handiagoa da, 1,30 cm inguru luze; isatsa aldiz hark baino laburragoa du.  v Pangolin handia (Manis gigantea). 1,50 m inguru luze dena eta hanketako lehenbiziko eta bosgarren behatzak laburrak eta erpegabeak ditu. Isats laburra eta punta-zorrotza du. Ez da zuhaitzetan ibiltzeko gai. Afrikako mendebalean bizi da.