Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

palmer

iz. Metrol. Piezen lodierak edo diametroak neurtzeko erabiltzen den torloju mikrometroduna. J.L. Palmer-ek frantziarrak asmatu zuen 1848an. Metalezko urkila forma duen euskarri bat du, ertz batean tope bat eta bestean zehaztasun handiko mikrometroa duen torloju baten azkoina duela. Gorputz baten lodiera neurtu nahi denean, hau topearen eta torlojuaren ertzaren artean kokatzen da. Paso ezaguna duen torloju mikrometroduna biratzen duen angelua irakurriz oso neurketa zehatzak egin daitezke, milimetro ehunen baterainokoak. Tresna erabil-erraza da, baina neurketak doitasun handiz egiteko palmerra neurketa patroiekin alderatu beharra izaten da.