Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Palmira

Siriako antzinako hiria, Orontes eta Eufrates ibaien artean, Damaskoren ipar-ekialdean. 12.705 biztanle (1970). Merkataritzagune garrantzitsua. II-III. mendeetako monumentuak; Bel jainkoaren tenplua da aipagarriena.  v Historia. K.a. 3000. urte inguruan sortu zen hiria. Erromatarren aliatua izan zen Inperio garaietatik. Erromatarrek hartu zutenean Petrako hiriak izan zuen beherakada (106) onuragarria izan zen Palmirarentzak; hala, garrantzi handia hartu zuen, Indiaren eta Mediterraneoaren artean (Mesopotamian barrena) merkataritzan aritzen ziren karabanen monopolioa hartu baitzuen. 260. urtean, erromatarrengandik banatua, kolonia bihurtu zen eta Zenobia erreginaren eskuetara igaro zen. Aureliano erromatar enperadoreak Zenobia garaitu zuen 272. urtean eta preso hartu. Enperadorearen kontra matxinatu zen hiria eta 273. urtean bipildu zuten. Arabiarrek suntsitu zuten 634. urtean.