Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Palmer lurraldea

Antartikako penintsulako lurraldea, Alexander uhartearen (Bellingshausen itsasoa) eta Weddell itsasoaren artean, Txilek eta Argentinak Antartikan dituzten lurraldeen hegoaldean. Beretzat nahi du lurraldea Britainia Handiak, baita Txileko eta Argentinako errepublikek ere. Menditsua da (2.000-4.200 m bitarteko gailurrak eta harkaitz malkartsu handiak eratzen ditu Weddel itsasoaren ertzean. Mea hobi garrantzitsuak daude han (magnetita, hematita, limonita, kalkopirita, pirita, urrea eta zilarra). Estatu Batuen ikerketagunea (The Siple). Nathaniel Palmer, 1820an Antartika aldera espedizio bat gidatu zuen itsasgizonaren izena ezarri zioten lurralde honi.