Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Palme, Olof

Suediar politikaria (Stockholm, 1927 - Stockholm, 1986). Sozial-demokrata alderdian sartu zen 1949. urtean. Suediako Lehen Ministro izan zen 1969-1976 eta 1982-1986 urteetan. 1980ko azaroan bitartekari lanak egin zituen, NBEaren aginduz, Irak eta Iranen arteko gerran. Atentatu batean hil zuten.