Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Palander, Louis

Suediar marinel eta esploratzailea (Karlskrona, 1842 - Djursholm, 1920). Nordenskjold-en laguntzaile izan zen Artiko itsasoan barrena egin zituen espedizio batzuetan. Espedizio horietako batean, Vega ontziko buru zihoala, Ipar-ekialdeko bidea aurkitu zuen (1878-1880 urteetan); Vega-ko baroia titulua eman zioten hargatik. 1901ean, Itsas armadako ministro izendatu zuten.