Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Palas

Mit. Greziako mitologiako erraldoia. Elezaharrak dioenez, Ateneak hil zuen, Titanen eta Jainkoen arteko borrokan; hil ondoren larrutu zuen eta haren larruaz bular babesgarri bat egin zuen. Era berean, Ateneak beretzat hartu zuen Palasen izena eta Palas Atenea deitu zitzaion handik aurrera greziar jainkoari.