Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Palamede

(Gr. Palamêdês). Mit. Troiako gerrako heroia. Nauplioren semea zen, eta Eubea eta Klimenteko erregea izan zen. Itakara joan zen, Ulisek Troiako gerran parte har zezan lortzeko asmoz. Ulisek, ordea, eroarena egin zuen espedizioan parte ez hartzearren, eta traizio salakuntza egin zion Palamederi; grekoek harrika hil zezaten lortu zuen Ulisek azkenean. Naupliok, bere aitak, mendekatu zuen Palamede, Eubeako uhartearen aurrean ontzi talde grekoa hondoratuz.