Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Palacky, Frantisek

Txekiar historialaria eta politikaria (Hodslavice, Moravia, 1798 - Praga, 1876). 1836-1867 urteetan Geschichte von Böhmen (Bohemiaren historia, 5 ale) idatzi zuen, alemanez lehenengo eta txekieraz gero. Obra horretako joera nazionalistak arrakasta handia eman zion egileari, eta politika munduan sartzea erabaki zuen. Frankfurt-eko parlamentuan parte hartzeari ezezkoa eman zion Bohemiaren izenean, eta Bohemia autonomo bat lortzen saiatu zen Austriako inperio federal baten barnean.