Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Palafox y Mendoza, Juan de

Nafar apezpikua eta politikaria (Fitero, 1600 - Osuna, Soria, 1659). Alcala, Salamanca eta Sigüenzako unibertsitateetan egin zituen ikasketak; latina, grekoa, hebreera, italiera eta frantsesa ongi ezagutzen zituen. Apaiz eginik, Europako hainbat errialdetan bizi izan zen. 1626an Tarazonako katedraleko kalonje-diruzain izendatu zuten; Indietako Kontseiluko fiskal izatea zuen lanbide nagusia. 1639an Puebla de los Angeles (Mexiko) hiriko apezpiku izendatu zuten, eta Espainia Berriko gobernari ere izan zen. 1642an alditxo batez Maxikoko artzapezpiku eta Espainia Berriko erregeorde eta kapitain nagusi izan zen. Garai horretatik aurrera, auzi eta liskar gogorrak izan zituen jasuitekin, haien autonomia nahiagatik. Erregeordeen gehiegikeriei kontra egiten ahalegindu zen. 1649. urtean Espainiara itzultzera behartu zuten, Osunako apezpiku izendaturik; azken urteetan erlijio gaietako zenbait liburu idatzi zituen.