Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Palacio Elissague, Alberto

Bizkaitar arkitektoa eta ingeniaria (Bilbo, 1856 - Madril, 1939). Bilboko zabaldegiko arkitektorik garrantzitsuena izan zen Severino Achúcarro arkitektoarekin batera. Bartzelonako Arkitektoen eskolan egin zituen ikasketak eta Parisa jo zuen ondoren ikasketak sakontzera. Bilbora itzuli zenean (1885) Areeta eta Portugaleteko herrien arteko zubi eskegia proiektatu zuen (1887). Harena da, halaber, Madrilgo Atocha geltokiko proiektua. Bestalde, Cervantesen Kixote liburuaren XLII. kapitulua itzuli zuen lapurterara.