Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Paine, Thomas

Estatu Batuetako artikulu idazlea eta politikaria, Ingalaterran jaioa (Thetford, Norfolk, 1737 - New York, 1809). Etxe kuakero batean sortu zen, eta 1774. urtean Ameriketara joan zen familiarekin batera. Kolonoen alde lan egin zuen eta 1776an Common Sense (Zentzua) panfletoa argitaratu zuen independentziaren alde. 1787. urtean itzuli zen Ingalaterrara eta Frantziako Iraultzaren aldeko azaldu zen Rights of Man (1791, Gizonaren eskubideak) izeneko idatzian. Edmund Burke ingeles idazlearen Réflexion sur la Révolution française (1790, Frantziako Iraultzaz gogoetak) liburuak jasotzen dituen kritikei erantzun zien obra honen bidez. 1792. urtean Frantziara joan eta frantses herritar egin ondoren diputatu izan zen Konbentzioan (1792ko irailak 6). Hala ere, jakobinoek ez zuten begi onez ikusten eta 1802. urtean Estatu Batuetara itzuli zen politikari gehienen etsai bihurtu ondoren. 1794-1796 urteetan deismoari buruzko The Age of Reason (Arrazoiaren adina) izeneko lana idatzi zuen.