Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pajín Iraola, Leire

Espainiar politikaria (Donostia, 1976). PSOEko kidea da. Benidormen (Alacant) bizi da txikitatik. Soziologian lizentziaduna da. Espainiako Kongresuko diputatu izan da 2007tik 2008ra, eta Nazioarteko Lankidetzarako Estatu Idazkaria 2004tik 2008ra. 2008ko uztailean, PSOEren Kongresu Federalean PSOEko Erakunde Idazkari izendatu zuten, José Blancoren ordez.